2013-08-02

NORDIC WALKING - IBILKETA NORDIKOA

Nordic Walking ingeleraz edo Ibilketa Nordiko euskaraz, hitzek beraiek dioten bezala, ibiltzea da europa iparreko herrialdeetan ohi duten bezala. Zehazki Finlandian sortu zen. Iraupen luzeko eskiatzaileek neguan elur gainean erabiltzen duten ibilkera berdina egiten da udan eta lehorrean. Baina jarduera honen gakoa bastoien erabilpenean datza. Hain zuzen ere, gizakiok dugun ibilkera naturalari bastoien laguntza erantsita lortzen dugu Ibilketa Nordikoko jardueran aritzea.


10 urrats kontuan izan behar dira teknika egokia erabiltzeko. Erraz hartzen da hasieratik, eta ordu gutxiren buruan gai da edonor, haur, gazte, nahiz heldu bastoien laguntzaz modu egokian ibiltzeko. Esango nuke berezitasunik nabarmenena bastoietan dagoela. Hauek eskularru edo dragonera bat dute muturrean, non eskumuturrean jarrita bastoiei itsatsita geratzen diren. Ibilian besoaren balantza egiten dugunean, aurrean bastoia heldu egiten da, baina atzean askatu eta gainera bastoiari beherantz eta atzeran indar egin diezaiokegu. Mugimendu honek gorputza aurreratz eramaten laguntzen du eta egiten den esfortzu edo ahaleginaren sentipena oso arina da. Era berean enbor atzealdeko gihardura indartzen goazen heinean, lepoaldeko tentsioak lasatu egiten dizkigu. Zalantzarik gabe jarduera osasungarria da, baina baita ere guztiz gozagarria.

Nordic Walking jarduera duela urte gutxi sortu bazen, dagoeneko Nazioarteko Elkarte gisara funtzionatzen du. Urtean behin mundu osoko coach irakasleak konbentzio batean elkartzen dira ideia berriak partekatzeko.



Aurtengo bilgunea Poloniako Gdansk hiria izan da. Bertan izan ginen Cristina G. Castro




eta biok Euskadiren izenean. Bertako argazki, hitzaldi eta xehetasunak guztiak ikus ondoko estekan:





No hay comentarios:

Publicar un comentario