Amaiatu ziren Eibarren ospatu ziren udaletako kirol politiken VIII. topaketak. KAIT kirol iritzi taldeak antolaturiko jardunaldi oparo bezain aberasgarriak gertatu ziren. Kait-eko kideak izan ezik kirol mundua jakinmin dutenak ere bertaratu ziren Coliseoko aretora.
Udalerrien kudeaketa kirol arloan egun ze egoeratan aurkitzen zen eta aurrerantzean hartu beharreko norabideaz hitz egin zen. Nonbait udalerrien kirol kudeaketan eskaintza eta eskaeraren gaia ezbaian jarri da, eta hortik garai berri batean sartzeko beharraz eta egokitasunaz mintzatu dira hizlariak. Kongresuak bi egunetan eman duenaz saiatuko naiz ahalik eta ondoen laburbiltzen ideia nagusienak mahaigaineratuz.
Krisi egoera eta zailtasunek beharturik, kirolaren ahulguneak eta indarguneak agertu dira berehala. Horien artean diru gutxitzeak eta instalazio zaharkituak dira oztopo nagusienak ahuldadeen artean. Egoera honek bultzaturik kudeaketa berri baten aurrean topo egiten dugu, non irtenbideak honako hauek izan daitezke:
1.-Instituzioen arteko lankidetza hitzarmene bitartez. Eskaintza publikoak zein pribatuak bere tokia izango luke.
2.- Elkarte eta Federazioen partetik ere herritarren partaidetza bultzatu behara dago
3.-Udalen arteko sareko lana garrantzizkotzat jotzen da zerbitzu eta azpiegitura berriak sustatzeko.
Aukeren artean berriz, honako hauek proposatu dira:
1.- kirolaren balio soziala goraipatu da gizartearen kohesio tresna gisa.
2.- kirol kudeaketa profesionalizatu beharra dago
3.- Esakaintza malgutu behar da, batez ere prezioak hobeto egokitzeko. Abanguardian egon beharra dago lehiakorrak izateko eta prest izan behar gara kirol kudeatzaileak etengabeko ebaluazioan ekiteko.
Berritasun hauen ondoan aurrera jarraituz, sortu diren ideai berrien artean AKTIBILI programarena izan da. Kirolk orain zentzu zabalago bezala ulertzen da, eta jarduera fisiko gisara zabaldu nahi gizartean. Honen haritik, sortu berri diren instalzioei gaur egun esanahi berezia eman nahi zaie, kirol hutsetik haratago doan adiera zabalago bat emanez. Alegia, Aretxabaletako edo Portugaleteko instalazio berriei kiroldegi deitu baino "aisia" hitza egokiagoa uste da, izan ere, "bezero" edo "erabiltzaileak" (hitzok baino egokiago ikusi da kooperatzaile) erakarri eta gustura sentiarazteko eskaintza bariatuagoa eta doituagoa egitea aurreikusi da. Bestalde, kirol gune funtzionalagoak dira, kudeaketa merkeago batekin bideratu nahi dira, urteetan asko iraun dezakeena eta energia gordailu sistema berriekin garatzen direnak. Neurri hauekin balio erantsia ezarri nahi zaie gune berriei. Sozializatzearekin batera formazioa eta hitzaldiak bultzatuko dira jarduera fisikoa egiteaz aparte.
Jardunaldietan emakume gizonezkoen arteko berdintasunaz ere mintzatu gara. Zentzu honetan zalantzarik ez dago hemen ere aurrerapausu nabarmenak eman diren arren, oraindik orain ez dira nahikoak, eta emakumeen partehartzea handitze aldera gizartearen partehartzea ezinbesteko bezala ikusten da prozesuari adarretatik heldu eta partehartze eraikuntza batean murgiltzeko.
Modu berean, gizartearen eskaintza zein den zehatzago jakiteko ikerketen beharra ikusi da. Federazioek duten lehiaketa kutsuaz hitz egin da, baina baita ere hauen funtzio publikoa nabarmendu nahi izan da. Azken finean, eskaintza publikoak zein elkarte edo federazio pribatuek denontzako kirola sasoian egoteko eta osasun gisara bultzatu behar dute.
Hala ere, deferazioek zer hobetua badutela ikusi da. Izan ere, direna baino gehiago bezala onarturik daude, eta zentzu honetan beraien antolaketa eskasa dela eta berrikuntza sakon bat egin beharrean daude.
Guztiongana iristeeko kirol profesionalak bere lana egiten duela hitz egin da. Jarduera ekonomikoa dela, baina baita ere indar sozial bat eragiten duela eta erreferente izan daitekeela jarduera fisikoa bultzatzeko.
Gustatu zait, irabazi asmorik gabeko Elkarteak aintzat hartu behar direla entzutea. Horrela Elkarteen bitartez aukera berriak ireki daitezke. Eredu kooperatitbo edo elkar laguntzan oinarritutako lan sare bat baimentzen dute. Krisi egoera dela eta, eta gizartearen ongizatearen bilatze aldera, gertutasunagatik herri desberdinen arteko kolaborazioa ere ikusten da zerbitzuak ezartzeko.
Eta herrietataik auzunetara jaistea dela eraginkorrena zioen Toni Puig handiak. Gizarteak auzunetan soru eta garatzen hasten direla eta kirolak eragin horretan duen garrantziaz mintzatzen itxi dugu kongresua.
2013-06-10
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario