Deba inguruetan Nordic Walking eran egin ditudan ibilketen estekak honats:
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=14618
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=14828
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=16318
2013-12-30
2013-08-02
NORDIC WALKING - IBILKETA NORDIKOA
Nordic Walking ingeleraz edo Ibilketa Nordiko euskaraz, hitzek beraiek dioten bezala, ibiltzea da europa iparreko herrialdeetan ohi duten bezala. Zehazki Finlandian sortu zen. Iraupen luzeko eskiatzaileek neguan elur gainean erabiltzen duten ibilkera berdina egiten da udan eta lehorrean. Baina jarduera honen gakoa bastoien erabilpenean datza. Hain zuzen ere, gizakiok dugun ibilkera naturalari bastoien laguntza erantsita lortzen dugu Ibilketa Nordikoko jardueran aritzea.
10 urrats kontuan izan behar dira teknika egokia erabiltzeko. Erraz hartzen da hasieratik, eta ordu gutxiren buruan gai da edonor, haur, gazte, nahiz heldu bastoien laguntzaz modu egokian ibiltzeko. Esango nuke berezitasunik nabarmenena bastoietan dagoela. Hauek eskularru edo dragonera bat dute muturrean, non eskumuturrean jarrita bastoiei itsatsita geratzen diren. Ibilian besoaren balantza egiten dugunean, aurrean bastoia heldu egiten da, baina atzean askatu eta gainera bastoiari beherantz eta atzeran indar egin diezaiokegu. Mugimendu honek gorputza aurreratz eramaten laguntzen du eta egiten den esfortzu edo ahaleginaren sentipena oso arina da. Era berean enbor atzealdeko gihardura indartzen goazen heinean, lepoaldeko tentsioak lasatu egiten dizkigu. Zalantzarik gabe jarduera osasungarria da, baina baita ere guztiz gozagarria.
Nordic Walking jarduera duela urte gutxi sortu bazen, dagoeneko Nazioarteko Elkarte gisara funtzionatzen du. Urtean behin mundu osoko coach irakasleak konbentzio batean elkartzen dira ideia berriak partekatzeko.
Aurtengo bilgunea Poloniako Gdansk hiria izan da. Bertan izan ginen Cristina G. Castro
eta biok Euskadiren izenean. Bertako argazki, hitzaldi eta xehetasunak guztiak ikus ondoko estekan:

2013-06-10
UDALETAKO KIROL POLITIKEN VIII. TOPAKETAK
Amaiatu ziren Eibarren ospatu ziren udaletako kirol politiken VIII. topaketak. KAIT kirol iritzi taldeak antolaturiko jardunaldi oparo bezain aberasgarriak gertatu ziren. Kait-eko kideak izan ezik kirol mundua jakinmin dutenak ere bertaratu ziren Coliseoko aretora.
Udalerrien kudeaketa kirol arloan egun ze egoeratan aurkitzen zen eta aurrerantzean hartu beharreko norabideaz hitz egin zen. Nonbait udalerrien kirol kudeaketan eskaintza eta eskaeraren gaia ezbaian jarri da, eta hortik garai berri batean sartzeko beharraz eta egokitasunaz mintzatu dira hizlariak. Kongresuak bi egunetan eman duenaz saiatuko naiz ahalik eta ondoen laburbiltzen ideia nagusienak mahaigaineratuz.
Krisi egoera eta zailtasunek beharturik, kirolaren ahulguneak eta indarguneak agertu dira berehala. Horien artean diru gutxitzeak eta instalazio zaharkituak dira oztopo nagusienak ahuldadeen artean. Egoera honek bultzaturik kudeaketa berri baten aurrean topo egiten dugu, non irtenbideak honako hauek izan daitezke:
1.-Instituzioen arteko lankidetza hitzarmene bitartez. Eskaintza publikoak zein pribatuak bere tokia izango luke.
2.- Elkarte eta Federazioen partetik ere herritarren partaidetza bultzatu behara dago
3.-Udalen arteko sareko lana garrantzizkotzat jotzen da zerbitzu eta azpiegitura berriak sustatzeko.
Aukeren artean berriz, honako hauek proposatu dira:
1.- kirolaren balio soziala goraipatu da gizartearen kohesio tresna gisa.
2.- kirol kudeaketa profesionalizatu beharra dago
3.- Esakaintza malgutu behar da, batez ere prezioak hobeto egokitzeko. Abanguardian egon beharra dago lehiakorrak izateko eta prest izan behar gara kirol kudeatzaileak etengabeko ebaluazioan ekiteko.
Berritasun hauen ondoan aurrera jarraituz, sortu diren ideai berrien artean AKTIBILI programarena izan da. Kirolk orain zentzu zabalago bezala ulertzen da, eta jarduera fisiko gisara zabaldu nahi gizartean. Honen haritik, sortu berri diren instalzioei gaur egun esanahi berezia eman nahi zaie, kirol hutsetik haratago doan adiera zabalago bat emanez. Alegia, Aretxabaletako edo Portugaleteko instalazio berriei kiroldegi deitu baino "aisia" hitza egokiagoa uste da, izan ere, "bezero" edo "erabiltzaileak" (hitzok baino egokiago ikusi da kooperatzaile) erakarri eta gustura sentiarazteko eskaintza bariatuagoa eta doituagoa egitea aurreikusi da. Bestalde, kirol gune funtzionalagoak dira, kudeaketa merkeago batekin bideratu nahi dira, urteetan asko iraun dezakeena eta energia gordailu sistema berriekin garatzen direnak. Neurri hauekin balio erantsia ezarri nahi zaie gune berriei. Sozializatzearekin batera formazioa eta hitzaldiak bultzatuko dira jarduera fisikoa egiteaz aparte.
Jardunaldietan emakume gizonezkoen arteko berdintasunaz ere mintzatu gara. Zentzu honetan zalantzarik ez dago hemen ere aurrerapausu nabarmenak eman diren arren, oraindik orain ez dira nahikoak, eta emakumeen partehartzea handitze aldera gizartearen partehartzea ezinbesteko bezala ikusten da prozesuari adarretatik heldu eta partehartze eraikuntza batean murgiltzeko.
Modu berean, gizartearen eskaintza zein den zehatzago jakiteko ikerketen beharra ikusi da. Federazioek duten lehiaketa kutsuaz hitz egin da, baina baita ere hauen funtzio publikoa nabarmendu nahi izan da. Azken finean, eskaintza publikoak zein elkarte edo federazio pribatuek denontzako kirola sasoian egoteko eta osasun gisara bultzatu behar dute.
Hala ere, deferazioek zer hobetua badutela ikusi da. Izan ere, direna baino gehiago bezala onarturik daude, eta zentzu honetan beraien antolaketa eskasa dela eta berrikuntza sakon bat egin beharrean daude.
Guztiongana iristeeko kirol profesionalak bere lana egiten duela hitz egin da. Jarduera ekonomikoa dela, baina baita ere indar sozial bat eragiten duela eta erreferente izan daitekeela jarduera fisikoa bultzatzeko.
Gustatu zait, irabazi asmorik gabeko Elkarteak aintzat hartu behar direla entzutea. Horrela Elkarteen bitartez aukera berriak ireki daitezke. Eredu kooperatitbo edo elkar laguntzan oinarritutako lan sare bat baimentzen dute. Krisi egoera dela eta, eta gizartearen ongizatearen bilatze aldera, gertutasunagatik herri desberdinen arteko kolaborazioa ere ikusten da zerbitzuak ezartzeko.
Eta herrietataik auzunetara jaistea dela eraginkorrena zioen Toni Puig handiak. Gizarteak auzunetan soru eta garatzen hasten direla eta kirolak eragin horretan duen garrantziaz mintzatzen itxi dugu kongresua.

2013-04-29
JARDUERA FISIKOA OSASUNA DA
Iruñako CEIMD-k antolatuta izan gara pasatako aste bukaera honetan Jarduera fisikoa eta Osasuna gai hartuta ikastaroan. Jardunaldi aberats bezain oparo hauek Nafarroako Unibertsitate publikoak (UPNA) duen egoitzan ospatu dira. Ostirala eta larunbatak izanik ere asistentzia handia izan da, gaiaren garrantziaz jabeturik, ikasle nahiz kirol munduko adituak bertaratu dira. Ikastaroaren maila altua eta hizlarien kalitatea aipatuko nahiko nituzke.
Oinarrian, gaur egun jarduera fisikoaren garrantzia izan da hizketagai nagusia. Eta ez bakarrik zahartzaroan sartzen ari diren gure aiton amonei begira bakarrik, baizik eta haur, gazte nahiz heldu diren guztien mesedetan ederki asko funtzionatzen duen baliabide garrantzitsutzat onetsi da. Eta behin eta berriz hizlariek horrela jaso dute berez hitzaldietan. Duela hamarkada batzuetatik hona gaisoak sendatu edo tratatzeko bilakera erakutsi dute eta bidea handia izan da. Lehen medikuek gaisotasunak sendatu edo sahiesteko ohean geldirik egotea zela onena edo eta indarra lantzea beraien kalterako zela esaten zutenetik, gaur egun egoera hau oso bestelakoa da, eta jarduera fisikoa egitea behar beharrezkoa dela probatu egin da hainbat ikerketen bitartez. Zahartzeak pertsonegan eragiten duen ahuldadean, haur eta helduen minbizian, bihotzeko hepetentsioan, pertsonen gehiegizko pisu eta obesitatean, biriketako arazoetan, hezurretako gaisotasunean (osteoporosia), hezurretako giltzaduren gaisotasunean (artritisa), fibrosi kistikoa pairatzen duten haur eta gazteengan, depresioan eta hainbat gaisotasun gehiagotan probatu dute behin eta berriz hizlariek ikerketa zientifikoetan oinarrituz jarduera fisikoak zeinen ongi egiten dien gaisoei beren bizi kalitatea ahalik eta onena izan dadin.
Hizlari eta bertaratutako entzuleen arteko galde erantzutenetan ere hainbat gai interesgarri ukitu dira. Jarduerak fisikoak duen eraginaz gain, beste egitekoa bat gizartean baduela, eta hain zuzen ere, osasun publikoaren gastua modu nabarmen batean murriztea alegia. Honen haritik, ez da ulertu izan nola jardunaldi hauetan nola administrazioko hirigintza, hezkuntza edo eta osasun sailetako ordezkaririk ez den agertu. Izan ere, jardueran fisikoa gizartean txertatzeko lana ez baita kirol inguruan gabiltzanon ardura bakarrik, baizik eta aipatutako beste guztiena ere bada gizarte osasuntsuago bat osatu nahi badugu. Beste eragile hauen utzikeria salatuz, insistentziaren alde egiteko aldarrikatu da, azken finean guk maite ditugun ingurukoen alde ere ekiteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)