2010-12-15

Saskibaloian jarrera txarraren adibidea

Kirolean beste bizitzako alorretan bezala, burua gal dezakegu, ondoko bideoan mutil honek egin duen bezala. Horra hor.


2010-04-19

Kirola eta euskara

Kirola euskaraz orrian oarsoaldeako bailarakoek azken urte hauetan euskara eta kirola edo kirola eta euskara uztartuz egin dituzten ahaleginen emaitzak atera dituzte. Bertan, hastapenetatik gaur arte izan duten bilakaera azaldu digute. Pozgarria da alde batetik, euskara eta kirol teknikariek egiten duten saiakera euskara eta kirola sustatzearren. Bestalde, emaitzak ezin baikorragoak dirudite, eta beraz, hemendik nere zorion agurra eta bultzadatxoa berdinean jarrai dezaten.
Gurean ere, bidasoa aldean, ekimen berdinean gabiltza. Irunen ere, 2007. urteaz geroztik, aldaketa nabarmenak izan dira, onerako. Eskola kirolean partehartzen duten neska mutilek euskara hutsean izaten dituzte entrenamendu sioak, eta kiroletan ere euskara erabiliz ondo pasa daitekeela ikusten dute. Inork, gure esperientziaren berri jakin nahi izango balu, jarri zaitezte Irun Iruten Euskara Elkartearekin harremanetan.

2010-03-31

Jokoa jolasa denean

Berria egunkarian jasotako izenburu honek atentzioa deitu zidan. Bertan, jokoa eta jolasaren arteko desberdintasunaren azalpenak aurki ditzakegu. Hona hemen esteka. http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-03-10/025/005/Jokoa_jolasa_denean.htm

2010-03-30

Eskola kirola

Eskola kirolaren helburua haur eta gazteak kirolaren bitartez heztea da. Kirol desberdinak praktikatuz gazteak kirol balore desberdinetan hezi ditzakegu. Hala ere, sarritan baloreak bakarrik lantzeari eusten diogu, eta ahaztu egiten zaigu gazteen mugitzeko eta jolasteko duten gaitasunaz. Nere ustez eskola kirolean ondo pasatuz parte hartzeaz gain, kirol bakoitzak dituen berezitasunak ondo garatzen ikasi egin behar du haurrak. Hau lortzea lan nekeza izaten da, batez ere, talde kiroletan, non taldean elkarren arteko laguntza eta oposizioei aurre egin behar izaten den. Arruza eta bere lan taldearen hurrengo ikerketa izango da honen inguruan. Izan ere, haur eta gazteen mugikortasuna ebaluatuko duen tresna bat jarri nahi dute abian. Interesgarria izango da benetan lan honen emaitzak ikustea aurrerantzean. Ikustazue egitasmoaren nondik norakoak ondorengo helbidean. http://www.gorputzheziketa.net:8080/Gorputz-war/home.html

Kirola eta osasuna

Toronton mundu mailako osasunaren aldeko biltzarrean gutun bat aurkeztu dute. Bertan kirola erregularki egiteak dakartzan onuren berri eman nahi da. http://http://www.spanish.econsultation.org.uk/CartaDeToronto.pdf

2010-03-26

Konfidantza eta emaitza

Ados nago Aritz Olagoi kirol psikologoak bere orrian aurkeztu berri duen iritzia. Bere artikuluan nabarmenduko nukeena "konfidantza ez datorrela kanpotik", baizik eta, norberak saiatze eta ahaleginaren bitartez lantzen joan behar duen ezaugarria dela. Argi dago, emaitza onetatik eratorritako animo egoera bat dela. Maiz gertatzen da hala ere, prestakuntza berarekin emaitza onak eta txarrak lortzen direla. Horregatik, diot lanak bakarrik ez digula konfidantza bermatzen, nahiz eta hortara gerturatzen gaituen. Azken finean, egindako lana lehiaketa batean gauzatu egin behar da. Eta emaitza on horren ondorioa izango da konfidantza.

2010-03-23

Gaztetxoen prestakuntza fisikoa

Indarrean, erresistentzian eta beste hainbat faktore fisiko garatzerako garaian, haur eta gaztetxoak babestu egin behar ditugula ikasi dugu. Hala ere, babes horrek haur eta gazteekin lan egiterako garaian gandiezinezko mugak ezarri dizkigu. Nere ustea da, adin eta ezaugarri maila kontuan izan behar dugula kirol faktore fisikoak garatu ahal izateko. Baina beldurrik gabe eta beti irekita modu egokituan landu behar ditugu haur eta gazteekin indarra eta erresistentzia. Horren erakusgarri da human kinetiks editoriala. Liburu bilduma hau ikustea gonbidatzen zaituztet. Izan ere, kirola eta osasun alorrean aukera zabala eskaintzen baitu. Hemengo helbidean aurki ditzakezue www.humankinetics.com gazteei zuzenduta dauden bi liburu interesgarri: "Training for youn distance runners" eta "Youth strength training"

2010-02-19

Erresistentzia nerabezaroan

Haur eta gaztetxoek erresistentzia lantzerako garaian, beti edo ia beti esan izan ohi da jolasen bitartez landu egin behar dutela. Ados nago neurri batean esan honekin, baina ez erabat. Izan ere, 12 eta 14 urte bitarteko haurrek, alegia, pubertaro hasieran dauden gaztetxoak beti landu izan dute ezaugarri fisiko hau jolasen bitartez, hau da beti azkar. Horrela landuz gero, intentsitate handiko erresistentzian izango dituzte irabaziak. Baina, hain zuzen ere, adin honetan OINARRIZKO ERRESISTENTZIA landu behar da. Eta hau bi eratara landuko dugu. Alde batetik gaztea praktikatzen ari den kirol horren jokoen bitartez. Baina bestetik modu erregularrean eta poliki landu behar du karrera edo lasterketa bidez.