2013-04-29

JARDUERA FISIKOA OSASUNA DA


Iruñako CEIMD-k antolatuta izan gara pasatako aste bukaera honetan Jarduera fisikoa eta Osasuna gai hartuta ikastaroan. Jardunaldi aberats bezain oparo hauek Nafarroako Unibertsitate publikoak (UPNA) duen egoitzan ospatu dira. Ostirala eta larunbatak izanik ere asistentzia handia izan da, gaiaren garrantziaz jabeturik, ikasle nahiz kirol munduko adituak bertaratu dira. Ikastaroaren  maila altua eta hizlarien kalitatea aipatuko nahiko nituzke.
Oinarrian, gaur egun jarduera fisikoaren garrantzia izan da hizketagai nagusia. Eta ez bakarrik zahartzaroan sartzen ari diren gure aiton amonei begira bakarrik, baizik eta haur, gazte nahiz heldu diren guztien mesedetan ederki asko funtzionatzen duen baliabide garrantzitsutzat onetsi da. Eta behin eta berriz hizlariek horrela jaso dute berez hitzaldietan. Duela hamarkada batzuetatik hona gaisoak sendatu edo tratatzeko bilakera erakutsi dute eta bidea handia izan da. Lehen medikuek gaisotasunak sendatu  edo sahiesteko ohean geldirik egotea zela onena edo eta indarra lantzea beraien kalterako zela esaten zutenetik, gaur egun egoera hau oso bestelakoa da, eta jarduera fisikoa egitea behar beharrezkoa dela probatu egin da hainbat ikerketen bitartez. Zahartzeak pertsonegan eragiten duen ahuldadean,  haur eta helduen minbizian, bihotzeko hepetentsioan, pertsonen gehiegizko pisu eta obesitatean, biriketako arazoetan, hezurretako gaisotasunean (osteoporosia), hezurretako giltzaduren gaisotasunean (artritisa), fibrosi kistikoa pairatzen duten haur eta gazteengan, depresioan eta hainbat gaisotasun gehiagotan probatu dute behin eta berriz hizlariek ikerketa zientifikoetan oinarrituz jarduera fisikoak zeinen ongi egiten dien gaisoei beren bizi kalitatea ahalik eta onena izan dadin.
Hizlari eta bertaratutako entzuleen arteko galde erantzutenetan ere hainbat gai interesgarri ukitu dira. Jarduerak fisikoak duen eraginaz gain, beste egitekoa bat gizartean baduela, eta hain zuzen ere, osasun publikoaren gastua modu nabarmen batean murriztea alegia. Honen haritik, ez da ulertu izan nola jardunaldi hauetan nola administrazioko hirigintza, hezkuntza edo eta osasun sailetako ordezkaririk ez den agertu. Izan ere, jardueran fisikoa gizartean txertatzeko lana ez baita kirol inguruan gabiltzanon ardura bakarrik, baizik eta aipatutako beste guztiena ere bada gizarte osasuntsuago bat osatu nahi badugu. Beste eragile hauen utzikeria salatuz, insistentziaren alde egiteko aldarrikatu da, azken finean guk maite ditugun ingurukoen alde ere ekiteko.