Astebukaeran dv egunkarian kirolean goi errendimenduko bi eragileei irakurri diedan eritzi kontrajarria da. Biek kirolean emaitzari egiten dioten hausnarketari buruzkoa da, atentzioa deitu dit, hain dira kontrajarriak. Alde batetik, Almudena Cid gimnasta ohiak dio, kazetarieraen galderari erantzunez zera dio (nik euskaratua): "hoberena ez da emaitza, baizik eta nire mugak ezagutu eta nire burua ezagutzen ikastea". Benetan atentzioa deitu dit hori irakurri dudanean, ez bai nuen espero goi errendimenduan ibili den kirolari baten ahotan hori entzutea. Ikus elkarrizketa hemen: http://bit.ly/eNYf7CBestalde, 2B mailako 1go entrenatzailea den Miguel Solak esan du jolastu duten partiduan "emaitza izan dela garrantzitsua". (oso gaizki jolastu eta gero irabazi egin dute). Ikus elkarrizketa hemen: http://bit.ly/gSkWMFNire hausnarketa: uste dut emaitza ezin dela inoiz helburu bilakatu, baizik eta prozesua bihurtu behar dugu helburu. Gurean ere, alegia irungo eskola kirolean, beste neurri batean bilatu behar diogu honi aplikazioa. Akaso kirol hezitzaileek haurrei besterik gabe esaten al diete irabazi egin behar dela? ez al zaizue iruditzen egokiagoa haurrei jakinaraztea lehiaketa batean irabazteko ondo egin behar dituzten gauzak zeintzuk diren? (esfortzua, saiatzea, elkarri laguntzea...)eta horretan arreta jarriz gero irabaztetik gertuago egongo direla?
Emaitza hutsetik aparte, nahiz galdu, lehiaketa berak balore hezitzailea darama (bai eta goi errendimendu mailako kirolean ere, Almudena Cid kasu), alegia, kiroltasunez eta errespetuz haurrak lehiatu badira eta hori onartzen badute haurrek, ez dago hori baino lorpen hoberik.
2011-03-07
Suscribirse a:
Entradas (Atom)