2011-07-18

GREBESELASI MAISU



Ikusi eta gozatu Greberen ondorengo bideoa. Pentsatzen jarriko zaituen hitzok ageri dira: gorputza, burua, errendimendua, gaztea, heldua,...

IRLANDAKO MENDIKO LASTERKETEN ERAKUNDEA



Irlandako mendiko lasterketen erakundean ikus daiteke bertako lasterketen iformazioa. Horretaz gain, esteka interesgarriak ere baditu munduko beste herrialdeetan lasterketa hauen berri ematen dutenak.

2011-04-05

Eskola kirolean hezitzaileen ikastaroa

Ba zen garaia, Foru Aldundiak eskola kirolean lan egin nahi duten hezitzaileak trebatzeko ikastaroa behingoz ateratzea. "Proba pilotu" moduan aterako den arren, hau bidasoaldeko eta oarsoaldeko bailaretan, poztekoa da ekimen berri hau aurrera badoala ikustea. Izan ere, kirol hezitzaileen prestakuntzan gabezia nabarmena ikusten da arlo honetan. Ikastaro honek eta bestelakoek ere formazio hau hobetzen lagunduku dutelakoan nago. Ea ba horrela den. Ondoko estekan ikus daiteke ikastaro honen zehaztapen gehiago. http://eskolakirola.asmoz.org/

2011-03-07

KIROLAREN HELBURUAK NON?

Astebukaeran dv egunkarian kirolean goi errendimenduko bi eragileei irakurri diedan eritzi kontrajarria da. Biek kirolean emaitzari egiten dioten hausnarketari buruzkoa da, atentzioa deitu dit, hain dira kontrajarriak. Alde batetik, Almudena Cid gimnasta ohiak dio, kazetarieraen galderari erantzunez zera dio (nik euskaratua): "hoberena ez da emaitza, baizik eta nire mugak ezagutu eta nire burua ezagutzen ikastea". Benetan atentzioa deitu dit hori irakurri dudanean, ez bai nuen espero goi errendimenduan ibili den kirolari baten ahotan hori entzutea. Ikus elkarrizketa hemen: http://bit.ly/eNYf7CBestalde, 2B mailako 1go entrenatzailea den Miguel Solak esan du jolastu duten partiduan "emaitza izan dela garrantzitsua". (oso gaizki jolastu eta gero irabazi egin dute). Ikus elkarrizketa hemen: http://bit.ly/gSkWMFNire hausnarketa: uste dut emaitza ezin dela inoiz helburu bilakatu, baizik eta prozesua bihurtu behar dugu helburu. Gurean ere, alegia irungo eskola kirolean, beste neurri batean bilatu behar diogu honi aplikazioa. Akaso kirol hezitzaileek haurrei besterik gabe esaten al diete irabazi egin behar dela? ez al zaizue iruditzen egokiagoa haurrei jakinaraztea lehiaketa batean irabazteko ondo egin behar dituzten gauzak zeintzuk diren? (esfortzua, saiatzea, elkarri laguntzea...)eta horretan arreta jarriz gero irabaztetik gertuago egongo direla?
Emaitza hutsetik aparte, nahiz galdu, lehiaketa berak balore hezitzailea darama (bai eta goi errendimendu mailako kirolean ere, Almudena Cid kasu), alegia, kiroltasunez eta errespetuz haurrak lehiatu badira eta hori onartzen badute haurrek, ez dago hori baino lorpen hoberik.

2011-02-21

KIROLA ETA ARTEA

Eli Azurmendi marrazkilariak bere orrian ditu ikusgai kirola eta artea uztartzen dituen hainbat arte lan. Ikusi eta gozatu.

2011-02-09

TALDE KIROL FITXAK EUSKARAZ

Bidasoaldeko eskola kirolean erabiltzen ditugun kirol ezberdinetako fitxak daude ikusgai orrian. Edozein kirol hezitzaile haurrekin eskolak kirolean aritzen denak ikusi eta erabil ditzake entrenamendu saioak aurrera ateratzeko.

Hona hemen mailaz maila sailkatuta:
1.- 3. mailako benjaminak
2.- 4. mailako benjaminak
3.- 5. mailako alebinak
4.- 6. mailako alebinak
Edozein zalantza edo argibidetarako jarri nirekin kontaktuan.